Azken Berriak
Home / Aholkukularitza / AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKO ZERBITZUA
AHOLKULARITZA  PSIKOLOGIKO  ZERBITZUA

AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKO ZERBITZUA

Aranetxeak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz, ibarrean erroldatutako 14-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako zerbitzua eskaintzen du. Psikologiarekin zerikusia duten gaietan laguntza eskaintzen duen zerbitzua da, norbanakoarentzako laguntza zuzena eskainiz. Bakoitzaren psikologiarekin erlazionatutako galderak, zalantzak eta arazoak landuko ditugu. Gure helburua hurrengo hauek hobe eramatera laguntzea da: zure familia eta lagunekiko harremanak, auto-estimua, harremanetarako-trebetasunak, estresa eta antsietatea, beldurrak, depresio  egoerak, aldaketekiko egokitzapena, elikaduraren gorabeherak, menpekotasunak… Aholkularitza honetan psikologian lizentziatutako aditu batekin kontatu dezakezu, arrazoia edozein izanda ere laguntzen saiatuko dena. Hurbildu zaitez Aranetxeara ostiraletan, 17:00etik 19:00era. Psikologoarekin biltzeko aldez aurretik hitzordua izatea nahitaezkoa izango da.

Datak: Urtarrilan (11, 18, 25) otsailan (1, 8, 15, 22), martxoan (8, 15, 22, 29), apirilan (5, 12) eta maiatzan (3, 10, 17, 24, 31).

Orduak: 17:30etatik 19:30etara. Lekua: Aranetxea Hitzordua eskatzeko, edo informazio gehiagorako: aranetxea@hotmail.com / 948 237558 / www.aranetxea.org/ Aranetxean

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.