Azken Berriak
Home / Aholkularitza Psikologikoa

Aholkularitza Psikologikoa

AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOA

Aranetxeak, Aranguren Ibarreko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, 14 eta 35 urte bitarteko gazte erroldatuentzako zerbitzu hau eskaintzen du.

Laguntza-zerbitzua da honakoa, psikologiarekin lotutako gaiak lantzeko. Bertan, arreta pertsonalizatua eta zuzena eskainiko da. Norbanakoaren psikologiarekin loturiko arazoak, zalantzak edota galderak artatuko dira.
Zerbitzu honen bidez zeure harreman sozial eta familiarrak hobeki maneiatzen lagundu nahi dugu, eta, halaber, autoestima, gaitasun sozialak, estresa, antsietatea, beldurrak, egoera depresiboak, aldaketei moldatzea, elikadura-jokaeren nahasteak, adikzioak eta bestelako gaien inguruan aholkatzea.

Aholkularitza-zerbitzu honetan Psikologian lizentziaturiko profesional baten laguntza izanen duzu, arrazoia edozein delarik.

Ostiraletan, Aranetxean, 17:30etik 19:30era.

  • Datak: ostiralero, urtarriletik maiatzera
  • Ordutegiak: 17:30etik 19:30era
  • Datak: Urtarrilan (11, 18, 25) otsailan (1, 8, 15, 22), martxoan (8, 15, 22, 29), apirilan (5, 12) eta maiatzan (3, 10, 17, 24, 31).
  • Lekua: Aranetxea

Hitz ordu bat edota informazioa eskatu nahi baduzu: aranetxea@hotmail.com / 948 237558

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.