Azken Berriak
Home / Jarduerak / Ikastaroak / AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA
AISIALDIKO  BEGIRALE  IKASTAROA

AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA

AISIALDIKO HEZITZAILEENTZAKO IKASTARORAKO INFORMAZIOA

Data: Hasiera urtarrilaren 4ean eta bukaera maiatzaren 4ean.

Ordutegia: Larunbatak goizean, 9etatik 14etara, eta 4 larunbatetan goizez eta arratsaldez, 9etatik 14etara eta 15:30etatik 18:30etara.

Prezioa: 395 €. Kurtsoa bukatu eta gero, 100€-ko diru-laguntza eskainiko da Aranguren Ibarrean erroldatutakoentzat. Halaber, Nafarroako Gobernuko diru-laguntza eskatu dezakezue.

Nafarroako Gobernuko 30 urte baino gutxiagoko eta Nafarroan erroldatutako gazteentzat zuzendutako diru laguntzako deialdia, atera zain dago. Diru laguntza lortzea posiblea bada ere, Nafarroako Gobernuaren zain gaude.

Diru laguntza 2020ko apirilaren ondoren eskatuko dugu, beharrezko dokumentazioa eskolan bertan eskainiko dizuegu, kurtso teorikoaren bukaeran hain zuzen ere.

Diru-laguntza eskatu ahal izateko klasera etortzea derrigorrezkoa da (gehienez 2 huts eta justifikatu behar dira).

Kurtsoan onartuta egoteko, ingresua egin behar da eta ordainketaren agiria e-mail bidez bidali. Plazak mugatuak dira.

Izena eman duenaren partetik, ingresua egin ondoren matrikula ezeztatzen bada, sartutako diru guztia galduko da, kurtsoa hasi baino 10 egun lehenago ezeztatzen ez bada.

ATAL TEORIKO-PRAKTIKOA:

  • AURKEZPENA ETA TALDE DINAMIKAK
  • PEDAGOGIA
  • PSIKOLOGIA EBOLUTIBOA
  • BATERAKO HEZKUNTZA
  • GORPUTZ ADIERAZPENA
  • GAITASUN SOZIALAK
  • HERRITARTASUN GLOBALERAKO HEZKUNTZA
  • ADIMEN ASKOTARIKO TAILERRA
  • HEZKUNTZA AMBIENTALA
  • KANPALDIEN ANTOLAKETA
  • LEHEN SOROSPENAK
  • GAZTE HARREMANAK GENERO IKUSPUNTUTIK
  • TALDE DINAMIKAK
  • JOKO KOPERATIBOAK
  • SENTSIBILIZAZIOA INGURUNE NATURALEAN (gauean)
  • PROGRAMAZIOA/EBALUAZIOA ETA BUKAERA

Kurtsoa 270 ordukoa da, 120 ordu teoriko-praktiko, 120 praktiko eta 30 ordu memoriarako. Kurtsoa bukatu ondoren, ikasleriarekiko harremana mantentzen dugu, enplegu eskaintzak eta boluntariotza eskainiz. Hortaz gainera, beharrezkoa izatekotan, eskolaz kanpoko esku-hartzei buruzko aholkularitza eskaintzen dugu.

Klasera etorzea beharrezkoa eta derrigorrezkoa da (gehienez ere 2 falta izan daitezke eta justifikantea ekarri beharko duzue). Klaseetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea zuzenduko da, horregatik, klaseetan hausnarketa garrantzitsua izanen da.

Kurtsoa parte hartzaileak baliabidez hornitzea du helburu. Modu honetan, hezkuntza holistikoa lortu eta balioak landuko dira. Balioak pertsonaren aldaketa prozesu baten bitartez sakonduko dira, horregatik klase presentzialen garrantzia.

Plazak mugatuak dira, matrikula baieztatu nahi baduzu, mesedez eskolarekin harremanetan jarri: 696 28 28 90 telefonoaren bitartez. Matrikularen ingresua egin ondoren, korreo baten bitartez etlurtxintxa@gmail.com helbidean baieztatu eta dokumentazioa Aranetxeara eraman, Aranguren Ibarreko Gazteriaren Etxera (K/ nagusia 2, Bis (Mutiloa).

MATRIKULA GAUZATZEKO BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA:

1. ARGAZKI BAT

2. NAN-EKO BI FOTOKOPIA

3. IKASKETEN ZIURTAGIRIA (Kopiarekin nahiko da)

4. MATRIKULAREN INGRESUAREN AGIRIA: 395€ (Istripuen asegurua barne)

5. IZEN-EMATE BULETINA

6. IZEN-EMATE FITXA

7. NAFARROAN ERROLDATUTAKO AGIRIA (Diru-laguntza eskatu ahal izateko)

Laboral Kutxan ordainketaren transferentzia egin:

Kontu korronte zenbakia:  IBANES93 CTA.: 3035 0069 590690013641

Ingresua egiterakoan beharrezkoa izango da hurrengo informazioa azaltzea;

Ikaslearen izena  eta

Kontzeptuan: “01/2020 ARANETXEA” jarri

etlurtxintxa@gmail.com helbidera korreo bat bidali ingresua baieztatuz edo 696282890 zenbakira deitu.

Behar dituzun bi dokumentuak gehitzen dizkizut. Bi dokumentu hauek, gainontzeko dokumentu guztiekin, Aranetxean izan beharko dira klaseko lehenengo egunean. 

Zure esanetara, edozein zalantza  696 28 28 90 zenbakira deitu edo WhatsApp  bat bidali.

TITULAZIOA

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.