Azken Berriak
Home / ESKOLAKO LAGUNTZA PROGRAMA: GAZTELANIA ETA EUSKARA
ESKOLAKO  LAGUNTZA  PROGRAMA:  GAZTELANIA  ETA  EUSKARA

ESKOLAKO LAGUNTZA PROGRAMA: GAZTELANIA ETA EUSKARA

ASTELEHEN, ASTEARTE ETA OSTEGUNA

 17:00etatik 19:00etara

ARANETXEA

Mailak: Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailak, Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2.

Iraupena: 2019 Urria –2020 Maiatza.

Plazak: Mugatuak, erroldaturik daudenentzako edo San Pedro Ikastetxeko ikasleentzako.

Hasiera: Urriak 1.

Doako jarduera, Gizarte Zerbitzuekin eta San Pedro ikastetxearekin elkarlanean.

Zer da?

Etxeko lanak egiteko errefortzu programa bat da, baina jarduera ludikoak ere egiten dira: jolasak edo tailerrak. Doako jarduera, Gizarte Zerbitzuekin eta San Pedro Ikastetxearekin elkarlanean jarduten duena.

Mailak:

  • Lehen Hezkuntza: 4., 5. eta 6. mailak
  • Bigarren Hezkuntza: 1. eta 2. mailak

Ordutegia:

Astelehenak, astearteak eta ostegunak, 17:00etatik 19:00etara.

Asteko funtzionamendua:

  • Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako funtzionamendua desberdina izanen da. 17:00etatik 18:00era, 4., 5. eta 6. mailetako taldeek etxerako lanak egingo dituzte. 18:00etatik 19:00etara, jolas, dinamika eta tailerretan parte hartuko dute. Aldiz, bigarren hezkuntzako taldeek etxerako lanak 17:00etatik 19:00etara landuko dituzte.
  • Zuen seme-alabek eskola laguntzako programara etortzea ezinezkoa izatekotan, edo ailegatzeko orduan edozein aldaketa egotekotan, beharrezkoa izanen da Aranetxeako hezitzaile taldea aurrez ohartaraztea.
  • Hiru egunetan etortzeari lehentasuna emango diogu, modu honetan, jarraipen eta laguntza hobeagoa egin dezagun.
  • Egunero, zuen seme-alabek eskola agenda ekartzea eta etxerako lanak apuntatzea beharrezkoak izango dira.