Azken Berriak
Home / Jarduerak / Gazteen koadrilen arteko lehiaketa
Gazteen  koadrilen  arteko  lehiaketa

Gazteen koadrilen arteko lehiaketa

Zer da?

Otsaileko hiru larunbatetan (9, 16 eta 23) arratsaldeetan zehar aisialdi-lehiaketa ezberdinak burutuko dira Aranguren Ibarreko koadrilen artean.

Talde ezberdinak (gehienez ere 10) lehiaketa guztietan parte hartuko dute, eta osotara puntuazio onena lortzen duten bi taldeek primerako sari bat irabaziko dute. Parte-hartzaileen koadrilak emakumezkoenak, gizonezkoenak edo mixtoak izan daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak saio bakoitzean joku bakar batean parte har dezake.

Nork hartuko du parte?

Taldeak gutxienez 6 eta gehienez 12 pertsonaz osatuta egongo dira, izena emandakoak libreki aukeratuz zein jokalarik hartuko du parte joku eta egun bakoitzean.

Izena-emandakoen zerrendan agertzen ez dena ezingo du parte hartu.

Adinak:

12 eta 15 urteen arteko gazteek parte-hartu ahalko dute (biak barne).

Izen-emateak:

Aranetxean emango den izen-emate orri bat bete beharko da, talde bakoitzeko 12€rekin batera.

Plaza mugatuak.

Sariak:

Talde irabazle eta Aranetxeako taldearen artean adostutako jarduera.

IZEN-EMATEA: URTARRILAREN 21ETIK 27RA

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.