Azken Berriak
Home / Buletinak / Udaberria 2019ko
Udaberria  2019ko

Udaberria 2019ko

Oharrak:

Kurtso eta jardueretarako izen-emateak 948 23 75 58ra deituz egin beharko dira edota Aranetxeara urbilduz. Aranguren ibarrean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

KURTSO ETA JARDUERETARAKO PLAZAK ZOZKETA BIDEZ ESLEITUKO DIRA.

Plaza aurrera eraman ahal izateko, zenbaki honetan ingresua egin beharko da: ES23 3008 0208 0014 6473 1825. Rural Kutxa. Kontzeptua, izena eta jarduera aipatu beharko dira. Ordainketaren egiaztagiria ekartzea edo aranetxea@hotmail.com helbidera bildaltzea beharrezkoa izango da.

Publizitatean aldaketa edo akatsen bat egotekotan, gure web gunean edo sare sozialetan jakitera emango dugu.

Sare sozialen erabilera egokiari buruzko tailerra

Hezkuntza digitala: Smartphone eta Sare Sozialak

Data: Apirilak 3.

Ordutegia: 19:00tan.

Smartphonen eta Sare Sozialen arriskuak zeintzuk diren eta prebentzioa nola landu daitekeen ikusten dugu (jakin gabe ematen dugun informatizo guztia, sexting eta sextorsioa, etengabeko lokalizazioa, iruzurrak, informazioa argazkietan, kontuak nola babestu…). Adingabekoei heziketa digitala eguneratua eta efektiboa emateko irizpideak ere eskeintzen ditugu (Guraso kontrolak, adin irizpideak…).

Iraupena: 01:30 ordu.

Gurasoentzat zuzendutako tailerra.

Smartphone eta Sare Sozialak

Data: Apirilak 12.

Ordutegia: 19:00tan.

Adinak: 2002 eta 2006 urteen artean jaiotakoak.

Bazenekien argazkiak bost modu desberdinetan atera daitezkela Smartphonetetik? Legez kontrakoa dela sare sozialetan beste pertsonen argazkiak igotzea baimenik gabe? Urbildu zaitez argazki sinple batetik atera dezakegun informazio guztia ezagutzera. Hainbat teknika ezagutuko ditugu sare sozialetan babestuta egon ahal izateko. Animatu!

Iraupena: 01:30 ordu.

Hitzaldian parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Izen-emate epea martxoaren 25tik 29ra, Aranetxean.

TAILERRAK

Gazteentzako ikus-entzumenezko tailerra

Tailer honetan kortometraje bat sortzeko baliabideak landuko dira: gidoia, grabazioa, musika, antzezpena, muntaketa.

Esperientzia ez da beharrezkoa.

Datak: Apirilak 23, 24, 25 eta 26.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Orduak guztira: 16 ordu.

Kuota: 15 € erroldatuak, 30 € erroldatu gabeak.

Adina: 2002 eta 2006 urteen artean jaiotakoak.

Lekua: Aranetxea.

Izen-emate epea martxoaren 25tik 29ra, Aranetxean.

SCOOT TAILERRA

Datak: Martxoa (29), apirila (5, 12).

Ordutegia: 17:30tatik 19:30tara.

Orduak guztira: 6 ordu.

Kuota: 10 € erroldatuak.

20 € erroldatu gabeak.

Adina: 2002 eta 2006 urteen artean jaiotakoak.

Lekua: Skate park Mutiloa.

Izen emate-epea martxoaren 4tik 10era, Aranetxean.

JARDUERAK

Gazte antzerkiaren azken erakusketa

Data: Maiatzak 29, asteazkena.

Ordutegia: 18:00tan.

Lekua: Aranguren Ibarreko kultur etxean.

Izenburua: Zaborraren seme-alabak

Laburpena: Hondakinetan bizi eta lan egiten duten umeen bizitza kontatzen du “Zaborraren seme-alabak” erakusketa. Leku hotza eta gizatasun gabekoa da. Baina ume baten ikuspuntutik, leku zoragarria; jolas eta abenturaz beterikoa.

Irrisarri Land ateraldia

Jolastokia, ibilbide mitologikoa, flora eta fauna ibilbidea, zentzumenen ibilbidea, ur jolasak, zuhaitz ibilbidea eta tirolinak.

Data: Maiatzak 4, larunbata.

Adinak: 2002 eta 2006 urteen artean jaiotakoak (biak barne).

Irteeraren ordutegia: 09:00tan, San Pedro ikastetxe publikotik.

Itzuleraren ordutegia: 18:00etan jolastokitik.

Kuota:

15 € erroldatuak eta 30 € erroldatu gabeak.

Plazak: 17.

Prezioaren barruan jarduerak, segurua eta autobusa sartuko dira.

Izen-emate epea apirilaren 8tik 14era, Aranetxean.

Rafting ateraldia

Data: Ekainak 2, igandea.

Adinak: 2002tik aurrera jaiotakoak.

Irteeraren ordutegia: 10:00

Itzuleraren ordutegia: 18:00 Murillo de Gallego-tik.

Kuota:

25€ erroldatuak eta 40€ erroldatu gabeak.

Oharrak: Janaria ez dago jardueraren barne.

Izen-emate epea maiatzaren 6tik 10era, Aranetxean.

KANPALDIAK

UDAKO KANPALDIA ZUHATZAN

Arraun + piragua + windsurf + pedalo + jolasak…

Data: Uztailaren 26tik 30era.

Adinak: 2005 eta 2006.

Kuota:

  • 85gazte erroldatuak.

  • 165gazte erroldatu gabeak.

Uharte, Atarrabia, Burlata eta Arangurengo Udalek antolatutako jarduera.

UDAKO KANPALDIA LEKEITION

Paddle Sup + kanoa + coasteering edo trainerak taldeetan + jolasak…

Data: Ekainaren 24tik 27ra.

Adinak: 2002, 2003 eta 2004.

Kuota:

  • 100gazte erroldatuak.

  • 200€ gazte erroldatu gabeak.

Uharte, Atarrabia, Burlata eta Arangurengo Udalek antolatutako jarduera.

AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKO ZERBITZUA

Aranetxeak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuz, ibarrean erroldatutako 14-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako zerbitzua eskaintzen du.

Psikologiarekin zerikusia duten gaietan laguntza eskaintzen duen zerbitzua da, norbanakoarentzako laguntza zuzena eskainiz. Bakoitzaren psikologiarekin erlazionatutako galderak, zalantzak eta arazoak landuko ditugu.

Gure helburua hurrengo hauek hobe eramatera laguntzea da: zure familia eta lagunekiko harremanak, auto-estimua, harremanetarako-trebetasunak, estresa eta antsietatea, beldurrak, depresio egoerak, aldaketekiko egokitzapena, elikaduraren gorabeherak, menpekotasunak…

Aholkularitza honetan psikologian lizentziatutako aditu batekin kontatu dezakezu, arrazoia edozein izanda ere laguntzen saiatuko dena.

Hurbildu zaitez Aranetxeara ostiraletan, 17:00etik 19:00era.

Psikologoarekin biltzeko aldez aurretik hitzordua izatea nahitaezkoa izango da.

Datak: Ostiraletan

Martxoan (8, 15, 22 eta 29), apirilan (5 eta 12), maiatzan (3, 10, 17, 24 eta 31) eta ekainean (8 eta 15).

Orduak: 17:00etatik 19:00tara.

Lekua: Aranetxean.

Hitzordua eskatzeko, edo informazio gehiagorako:

aranetxea@hotmail.com / 948 237558 / www.aranetxea.org / Aranetxean

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.