AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOA

Published by aranetxea on

Aranetxeak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, 14 eta 35 urte bitarteko gazte erroldatuentzako doako zerbitzua eskaintzen du.

Psikologiarekin zerikusia duten gaiei buruzko laguntza zerbitzua da, arreta pertsonalizatua eta zuzena eskainiko duena. Banakako psikologiarekin zerikusia duten galdera, zalantza eo arazoei erantzungo diegu.

Zure familia eta gizarte harremanak hobeto kudeatzen lagundu nahi dizugu, eta aholkuak eman autostimuari, gizarte-gaitasunei, estresari eta antsietateari, beldurrei, depresio-egoerei, aldaketara egokitzeari, elikadura-nahasteei, mendekotasunei eta abarri buruz.

Aholkularitza honetan psikologian lizentziatutako profesional bat izan dezakezu, edozein arrazoi dela ere zuri laguntzen saiatuko dena. Hurbildu ostiraletan Aranetxeara 17:00etatik 19:00etara. Hitzordua eskatu behar da psikologoarekin egoteko.

Datak: Iraila (17, 24), urria (1, 8, 15, 22, 29), azaroa (5, 12, 19, 26), abendua (10, 17, 31).

Ordutegia: Ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.

Tokia: Aranetxean.

Hitzordua edo informazio gehiago nahi baduzu: aranetxea@hotmail.com / 948 23 75 58 / www.aranetxea.org / edo Aranetxean.


0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.