AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA

Published by admin on

Data: Otsailaren 27tik maiatzaren 1era arte.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.

Prezioa: 400€. Kurtsoa bukatu eta gero, 100€-ko diru-laguntza eskainiko da Aranguren Ibarrean erroldatutakoentzat. Halaber, 175 €-ko Nafarroako diru-laguntza eskatu dezakezue.

Plazak: mugatuak izango dira, izen emate ordena kontuan hartuko da.

Kurtsoan onartuta egoteko, ingresua egin behar da eta ordainketaren agiria e-mail bidez bidali. Plazak mugatuak dira.

Izena eman duenaren partetik, ingresua egin ondoren matrikula ezeztatzen bada, sartutako diru guztia galduko da, kurtsoa hasi baino 10 egun lehenago ezeztatzen ez bada.

ATAL TEORIKO-PRAKTIKOA:

DATAEGUNAEDUKIA
OTSAILAK 27LARUNBATATALDE DINAMIKAK
MARTXOAK 6LARUNBATA ANIMAZIO TEKNIKAK
MARTXOAK 7 IGANDEAAISIALDIKO PEDAGOGIA
MARTXOAK 13LARUNBATAJOKO KOPERATIBOAK
MARTXOAK 14IGANDEA MUSIKA TAILERRA
MARTXOAK 20LARUNBATA PSIKOLOGIA EBOLUTIBOA
MARTXOAK 27LARUNBATA GORPUTZ ADIERAZPENA
MARTXOAK 28IGANDEA GORPUTZ ADIERAZPENA
APIRILAK 6ASTEARTEA HARREMAN AFEKTIBO SEXUALAK
APIRILAK 7ASTEAZKENAPROGRAMAZIOA
APIRILAK 8OSTEGUNA KULTUR DIBERTSITATEA
APIRILAK 9OSTIRALA HIRITARTASUN GLOBALARENTZAKO HEZKUNTZA
APIRILAK 10LARUNBATAHIRITARTASUN GLOBALARENTZAKO HEZKUNTZA
APIRILAK 17LARUNBATAGAITASUN SOZIALAK
APIRILAK 18IGANDEALEHEN SOROSPENAK
APIRILAK 24LARUNBATAKUDEAKETA EMOZIONALA
APIRILAK 25IGANDEA SENTSIBILIZAZIOA INGURUNE NATURALEAN
MAIATZAK 1LARUNBATA PROGRAMAZIOA ETA BUKAERA

ZALDIEKIN EGINDAKO COACHING SAIOA ZEHAZTEKO.

Kurtsoa 270 ordukoa da, 120 ordu teoriko-praktiko, 120 praktiko eta 30 ordu memoriarako.

Klasera etorzea beharrezkoa eta derrigorrezkoa da (gehienez ere 2 falta izan daitezke eta justifikantea ekarri beharko duzue). Klaseetan metodologia aktiboa eta parte-hartzailea zuzenduko da, horregatik, klaseetan hausnarketa garrantzitsua izanen da. Kurtsoa parte hartzaileak baliabidez hornitzea du helburu. Modu honetan, hezkuntza holistikoa lortu eta balioak landuko dira. Balioak pertsonaren aldaketa prozesu baten bitartez sakonduko dira, horregatik klase presentzialen garrantzia.

Adina: 18 urtetik goitikoak edo zati teorikoa amaitu baino 18 urte lehenago beteak.

MATRIKULA EGITEKO BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA

Plazak mugatuak dira, matrikula baieztatu nahi baduzu, mesedez eskolarekin harremanetan jarri: 610 257471 bitartez. Matrikularen ingresua egin ondoren, korreo baten bitartez etlurtxintxa@gmail.com helbidean baieztatu eta dokumentazioa Aranetxeara eraman, Aranguren Ibarreko Gazteriaren Etxera (K/ nagusia 2, Bis (Mutiloa).

1. ARGAZKI BAT

2. NAN-EKO BI FOTOKOPIA

3. IKASKETEN ZIURTAGIRIA (Kopiarekin nahiko da)

4. MATRIKULAREN INGRESUAREN AGIRIA: 400€ (Istripuen asegurua barne. Diru-sarrera egiterakoan, sarrera egiten duen pertsonaren kontzeptua eta izena jarri. Adibidez: Aranetxea ikastaroa – Lucía Pérez ).

Zenbaki-kontua: ES93 3035 0069 590690013641.

5. IZEN-EMATE BULETINA

6. IZEN-EMATE FITXA

7. NAFARROAN ERROLDATUTAKO AGIRIA (Diru-laguntza eskatu ahal izateko)