Home / izen-ematea / Eskola-laguntzan izena emateko fitxa
Eskola-laguntzan izena emateko fitxa

Eskola-laguntzan izena emateko fitxa

Aranguren Ibarreko guraso agurgarriak:

ARANETXEA (Aranguren Ibarreko Gazteria Etxea), San Pedro Ikastetxe Publikoarekin eta Irulegi Ikastetxe Publikoarekin lankidetzan, Eskola Laguntzako jarduera eskaintzen du 2020/21 ikasturterako programazioan.

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako ekintza.

Erroldaturik daudenentzat edo San Pedro eta Irulegi ikastetxe publikoetan ikasten ari direnentzat zuzendutako jarduera da. Plazak mugatuak dira.

Jarduera Aranetxean egingo da (Mutiloabeitiko, Kale Nagusia, 2 bis), astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Jarduera 2020ko urriaren 1ean hasi eta 2021eko maiatzaren 31n bukatuko da.

Jarduerak bi zati ditu:

            – Lehenbizikoa, ordubetekoa,eskolako lanak eginen dituzte, Gazteriaren Etxeko           hezitzaileen laguntzarekin. Lanak egiteko materialak parte-hartzaileek berek             ekarri beharko dituzte.

            – Bigarrenean, ordubetekoa,  tailerrak eta jolasak egingo dira, hainbat balio       lantzeko, hala nola sormena, gizarte-trebetasunak, parte-hartzea,      kooperatibismoa eta abar. Baina Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan             bakarrik egingo dute.

Jarduerarekin landu nahi dugu:

            – Haurraren garapen afektibo, sozial, fisiko eta intelektuala bultzatzea, bere        ibarrean modu kritiko eta sortzailean bizi eta integratzeko beharrezko       ikaskuntzak finkatuz.

            – Ikasleen ikasteko ohiturak sustatzea. Horretarako, lanak jarduera atsegina       izatea nahi da, eta aisialdiko eta dibertitzeko beste jarduera batzuei lotuta egotea.

COVID-19RI BURUZKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA

  • 37 gradu baino gehiagoko sukarra baduzu, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena edo dastamena galtzea, beherakoa, eztarriko mina, giharretako mina… Ez joan eskolara laguntzeko jarduerara.
  • Maskara nahitaez erabili beharko da, eta maskarak sudurra eta ahoa estali beharko ditu beti. Parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte maskarak. Egoera berezietan, eman ahal izango ditugu.
  • Parte-hartzaileek lanak egiteko behar diren materialak ekarri beharko dituzte, eta ezin izango dira materialak partekatu parte-hartzaileen artean.
  • Absentzien berri eman beharko da 948237558 telefonoan edo 689808732 telefono-zenbakian whatsapp bidez, eta zergatik ez den agertu jakinarazi beharko da.
  • Jarduera hasi aurretik, jarduera egiteko behar diren materialak desinfektatuko dira.

2020 / 21 ESKOLA LAGUNTZA EGUTEGIA

    Ficha inscripción apoyo escolar / Eskola-laguntzan izena emateko fitxa










    AUTORIZACIONES / BAIMENAK




    PERMISO PARA LA UTILIZACIÓN DE IMÁGENES / IRUDIAK ERABILTZEKO BAIMENA

    Autorización durante la actividad , se van a realizar fotografías y grabaciones de videos de los/as menores y las actividades que éstos/as van a realizar. La finalidad de estas fotografías y vídeos es la documentación de la actividad. Estas imágenes se utilizarán únicamente para la elaboración de la memoria final, futuros trípticos, y para mostrar la actividad en la página web del Casa de la juventud del Valle de Aranguren.

    Jardueran zehar adingabeen argazkiak eta bideo-grabazioak egiteko baimena. Argazki eta bideo hauen helburua jardueraren dokumentazioa da. Irudi hauek azken memoria, etorkizuneko triptikoak egiteko eta egiteko diren jarduerak Aranguren Ibarreko Gazteriaren etxearen web orrian erakusteko soilik erabiliko dirá.

    PROTECCIÓN DE DATOS / DATUEN BABESA

    • Responsable del tratamiento: Ayuntamiento del Valle de Aranguren.
    • Finalidad: Gestionar el desarrollo de la actividad en cumplimiento de una misión publica.
    • Consentimiento: En el caso de que haya incluido datos de salud, mediante la firma de este documento autoriza expresamente el tratamiento de sus datos para el desarrollo del servicio.
    • Comunicaciones de datos: Los datos se comunicaran a terceros en los casos previstos en la normativa vigente y en caso de haber dado su consentimiento para la publicación de imágenes.
    • Plazo de conservación de los datos: Los datos se conservarán el tiempo necesario para el cumplimiento de la finalidad señalada y se almacenaran mientras el Ayuntamiento del Valle de Aranguren pueda tener responsabilidades derivadas de su tratamiento. Igualmente deben cumplirse las normas de conservación establecidas en la Ley Foral 12/2007, de 4 de abril, de archivos y documentos.
    • Derechos: Tiene derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos así como otros derechos, dirigiéndose a las dependencias municipales.

    • Tratamenduaren erantzulea: Aranguren Ibarreko Udala
    • Helburua: Irteeraren garapena kudeatu herri misio bat betetzeko.
    • Baimena: osasunari buruzko datuak adierazi izatekotan, dokumentu hau sinatuz zerbitzua garatu ahal izateko datu horiek erabiltzeko baimena ematen duzu.
    • Datuen jakinarazpena: datu hauek gaur egungo araudiak aurreikusitako egoeratan jakinaraziko zaizkie hirugarrenei, beti ere zure irudiak argitaratzeko baimena emana baduzu.
    • Datuak gordetzeko epea: datuak adierazitako helburua betetzeko beharrezkoa den denbora gordeko dira eta Aranguren Ibarreko Udalak beren tratamendutik eratorritako erantzukizunak izan ditzakeen bitartean. Era berean artxibo eta dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako kontserbazio arauak bete behar dira.
    • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu, baliogabetu edo bestelako eskubideak erabiltzeko Udaleko bulegoetara jo dezakezu.


    COVID-19

    Como padre/madre/tutor legal/participante , estoy de acuerdo en que:
    - La actividad se desarrollará con las medidas higiénico sanitarias que indica el Gobierno de Navarra y el Instituto de Salud Pública.
    - Debido a la situación actual provocada por el COVID-19, se pondrán en conocimiento de los padres/madres/tutor/a legal, cualquier situación de riesgo que se produzca para tomar las medidas sanitarias oportunas.
    - Nos comprometemos al cumplimiento de las indicaciones sanitarias que se marquen para el desarrollo de la actividad, asumiendo de esta manera, los posibles riesgos sanitarios.

    Aita/ama/legezko tutore naizen aldetik, honakoarekin nago ados:
    - Ekintza garatuko da, Nafarroako Gobernuak eta Osasun Publikoaren Institutuak adierazitako neurri higienikoak eta osasun arlokoak beteta.
    - COVID-19 gaitzak gaur egun eragindako egoera dela eta, gerta daitekeen edozein arrisku egoera jakinaraziko zaie gurasoei/legezko tutoreari, behar diren osasun neurriak hartzeko.
    - Konpromisoa hartzen dugu, irteera garatzeko ezartzen diren osasun arloko oharrak betetzeko, izan daitezkeen osasun arriskuak gure gain hartuta.

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.