Home / Buletinak / Iraila abendua 2020
Iraila abendua 2020

Iraila abendua 2020

Martxoan aitortutako Covi-19aren ondorioz izandako osasun larrialdiak aurreko denboraldiko jarduerak amaitzea eragotzi zigun eta Aranguren ibarreko Udaleko Gazteria Arloko jarduerak birplanteatzera behartuko gaitu.

Saioen iraupena murriztu eginen da, desinfekziorako behar diren protokoloak bete ahal izateko, eta gehieneko edukiera geletara murriztuko da.

Gaur egun Aranetxea zabalik dago izena emateko, aldez aurretik izena emanda dauden jarduerak egiteko, aholkularitzetarako eta banakako arretarako.

Egoera epidemologikoaren arabera, jardueren ordutegiak eta plaza kopuruak aldaketak izan ditzake.

IZENA EMATEKO INFORMAZIOA:

Izena emateko, deitu 948 23 75 58 telefonora, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era.

Ikastaroetako plazak mugatuak dira eta lehentasuna izanen dute Aranguren ibarrean erroldatuta dauden gazteek, 2008 eta 1990 bitartean jaiotakoek. Plazak zozketa bidez esleituko dira izena eman dutenen artean.

Plazak esleitu aurretik, izena eman duten guztiek eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko da.Plazak esleitu aurretik, izena eman duten guztiek eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko da

ORDAINKETAK:

kontu zenbakia: ES2330080208001464731825. kontzeptuan zure izena eta zein jardueran ematen duzu izena jarri behar da. Ordainketa egin ondoren, ordainketaren egiaztagiria ekarri edo Aranetxera bidali behar da plaza baieztatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.