SURF ETA PADDLE SURF TXANGOA

Zatoz uztailaren 27an Zarautzera surfa edo paddle surfa egitera. Zarauzko olatuetara eta haien ezaugarrietara egokitzen ikasiko dugu, itsaslasterren eta mareen garrantzia aztertuko dugu, eta kirol zoragarri hauetaz eta hondartzako giroaz gozatuko dugu!
Kirola egin ondoren, pintxoak jaten erlaxatuko gara! !
Eguna: uztailaren 27a.
Tokia: Zarautz.
Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara, San Pedro ikastetxe publikotik.
Prezioa: 17 €erroldatuak eta 22 €erroldatu gabeak.
Adina: 2006tik aurrera (16 urte) jaiotako pertsonak.
Baldintzak: igeri egiten jakitea.
Gutxienez 10 plaza eta gehienez 25.
Izen emateak: maiatzaren 23tik ekainaren 3ra.
Ordainketak: ekainaren 6tik 17ra.
0 Comments