Aranguren ibarreko Gazteriaren Etxeak, Aranguren TVrekin elkarlanean, ikus-entzunezko errealizazioari buruzko ikastaro bat eskaintzen dizu. Arangurenen emitituko dira, 14 saio teoriko eta 3 saio praktiko.
Ikastaroak eduki hauek izanen ditu: gidoia, kamera, argiztapena, mikrofonia, edizioa, emisioa, banaketa kanalak, zuzenak, etab.
Ordutegia: ostiraletan 16:30 – 18:30
Datak: urtarrila (15, 22, 29), otsaila (5, 12, 19, 26), martxoa (5, 12, 26), apirila (16, 23, 30), maiatza (7, 14, 21, 28).
Orduak, guztira: 34 ordu eta erdi.
Kuota: 40 € erroldatuak, 70 € erroldatu gabeak.
Adinak: 2008tik 2003ra.
Tokia: Aranetxea.
IZEN EMATEKO EPEA
ABENDUAREN 28TIK URTARRILAREN 8RA.